Xabier Dorronsoro, aizkolaritza desafio berri baten atarian

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 5a, 00:00

Zerainen bizi den usurbildarra Zumarragako Xabier Zalduarekin batera, Jose Mari Esnaola eta Imanol Berasategi zegamarren aurka lehiatuko da, ostiral honetan, azaroaren 8an, iluntzeko 19:00etan azken bikote honen udalerrian, Zegamako frontoian. 60 ontzeko 14 enbor ebaki beharko dituzte. Enbor hauen erdia, Zalduak eta Dorronsorok jarriko dute, beste zatia Esnaolak eta Berasategik. Lehia bizia izango da ziur, ez dute eta nola nahiko apustua egin. Jokoan, 4.000 euro jarri dituzte. Usurbildarrarentzat tankera honetako bigarren apustua izango da, ostiral honetakoa. Duela bost urte egin zuen lehen apustua eta irabazi egin zuen. Oraingoan, zegamar aizkolariek eginiko desafioan ia zer gertatzen den. Ikustekoa izango da.