Datorren asteazkenerako, azaroaren 13rako antolatu dute ekitaldia, 18:00etan Sutegi udal liburutegian. Saioa, 6 urtetik gorakoei zuzendua egongo da. Aiertzak, tresna eta marrazkiak baliatuko ditu euskarri gisa, hurrengo asteko saioan.
Euskarazko irakurketa topaketa
Azaroaren 25ean 19:00etan liburutegian, Pako Aristi gidari dela. Topaketa honen baitan, Jon Arretxeren "19 kamera" liburua komentatuko da. "Parte hartzera animatuko zinateke?" luzatzen dute gonbita liburutegitik. Interesa duenak, Sutegiko liburutegiko harrera gunera bertaratu eta jakinarazi dezala inolako konpromisorik gabe. Gainera, "19 kamera" liburuaren ale ezberdinak eskuratu daitezke bertan.
LIBURUTEGIRA HELTZEKO:
Helbidea: Irazu 14, 20170 Usurbil, Gipuzkoa.
Telefonoa: 943 360 692.
Emaila: biblioteka@usurbil.net.
Twitter: @usurbib.
Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia.
Bloga: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil