Sexty Sexers eta Oreindik, larunbatean Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 5a, 00:00

Kontzertu gaua antolatu du Usurbilgo Gaztetxeak, larunbaterako, azaroaren 9rako. Oreindik eta Sexty Sexers taldeen emanaldiak hain zuzen. "Sexty Sexers 2 urte lozorroan egon ondoren gogotsu itzuli dira eta beraien birako geldiuneetako bat izango da kooperatiba zaharra. Hard rock indartsua lantzen dute beratar boskote honek. Oreindik taldeak lagunduko die oholtza gainean funkya oinarri duten musikarekin. Gaua luzea izango da kontzertuaren ondoren Dj lanetan Elvis Caino arituko baita rock abesti klasikoak pintxatzen. ANIMATUAI!!!!!!!! LET´S GO ROCK!!!", luzatu dute gonbita antolatzaileek, web orrialde honetara bidali berri duten mezu bidez.

Eskertza
Bestalde, igandeko poesia errezitaldiaren harira, eskerrak helarazi nahi dituzte Usurbilgo Gaztetxetik."Eskerrikasko "El Conccertino para organico y palabro" antzezlana eskani ziguten hirukoteari eta bertan ikusle izan zineten guztioi. Ikusteko aukera izan ez zenutenontzat aukera gehiago...http://www.elconccertino.info/agenda.html".