Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez, azaroaren 12an Sutegin

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 5a, 00:00

Hitzaldi-kontzertua eskainiko dute, iluntzeko 19:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan. "Iragana, oraina eta etorkizuna kontuan hartuta euskaraz sortutako eta abestutako musikaren historia"ri errepasoa emango diote "Baga, Biga, Higa" izeneko hitzaldi-kontzertu formatu honen bidez. 60. hamarkadatik hasi eta gaur egunera artekoa. Gogorarazten dutenez, "aurrera egiteko, atzera ere begiratu behar da" eta. Euskarazko musika transmisioa eta sustapena ditu helburu, elkarlanean gauzatzen ari diren Elorrietaren eta Markezen egitasmo honek. Usurbilgo Kantu Taldeak antolatu eta Usurbilgo Udalak babestu duen ekitaldirako sarrerak 5 eurotan salduko dituzte, 2 eurotan ikasle eta langabetuentzat. Aurrez, Sutegi udal liburutegian eskura daitezke.

Kantu-jira
Hasi berri dugun hilabete honetarako bigarren hitzordu bat ere antolatu du Usurbilgo Kantu Taldeak, hilaren 30erako hain zuzen; kantu-jira. 19:00etan abiatuko dena, Mikel Laboa plazatik.