Zeloei buruzko hitzaldia Aginagan, azaroaren 15ean

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 6a, 00:00

Datorren aste amaierarako, azaroaren 15erako hitzaldia antolatu du San Praixku Guraso Elkarteak. 19:00etan Aginagako ludotekan hasiko den saioak zeloak izango ditu hizpide nagusi. “Zergatik sortzen dira zeloak eta nola eragiten dute egunerokotasunean?”, horixe hitzaldirako proposatzen duten gaia. 

KONPOSTATZEN IKASTEKO FORMAZIO SAIOA
Larunbaterako, azaroaren 9rako eguerdiko 12:00etan antolatu dute bilera, hilerri zahar ondoko konpostagunean. Deialdia, organikoa konpostatzen hasteko interesa duten bizilagun hauei dago zuzendua; Kale Nagusia 34,36,38 eta 40; San Inazio 5,7,9 eta 11; eta Alperroburu 1 eta 3 zenbakietan bizi direnei. Argibide gehiago: 650 374 936 edo usurbilzerozabor@gmail.com

IRAKURKETA TOPAKETA
Pako Aristirekin azaroaren 25ean, 19:00etan liburutegian. Jon Arretxeren "19 kamera" liburua komentatuko da topaketan. Liburu honen ale ezberdinak liburutegian eskura daitezke.

NAFARROA HEGOALDEKO EUSKALGINTZA LAGUNTZEKO KANPAINA
Errigorak abiatu duen ekimenaren baitan, azaroaren 14ra arte NOAUA!ko egoitzan eska ditzakezue, Nafarroa hegoaldean ekoitzitako bertako produktuez hornituriko saskiak. 50 euroren truke, otarra etxera eraman eta hango euskalgintza eta nekazaritza lagunduko duzue.

ESKUBALOIKO LIBURUA
Salgai jarraitzen du baita, 50 urte bete berri dituen Usurbil Kirol Elkarteari buruzko liburuak. 15 eurotan eskura daiteke NOAUA!n, Lizardin edo Lauroken. Eskubaloi elkartearen mende erdi honetako ibilbidea jasotzen du argitalpenak, argazki, pasadizo edota bitxikeriez tartekatua.

OHAR ETA ZORION AGURRAK
Halako edo bestelako ohar edo zorion agurrik izanez gero, gogoan izan; astelehena baino lehen ekarri beharko dituzue NOAUA!ko egoitzara, edo emailez bidali bestela, erredakzioa@noaua.com helbidera. Argibide gehiagorako: 943 360 321.