Mugimendu handia omen dabil Atallun kokatua dagoen Garbigunean. Hala dio bertan diharduen langileak. Denetariko gaiak eramaten ari dira herritarrak Garbigunera, eta beste hainbat gerturatzen ari dira doan hartzera. Berrerabilera sustatzeko modu praktikoa bertakoa, doan eta gertu gainera. Autoa eskura baduzue, bertaratu eta ikusi Garbigunean zer dagoen. Behar duzuen hori aurki dezakezue agian.
Gaur goizean bertara joan garenean, biltegia objektuz betea zegoen, baina haietako bat baino gehiago azkar batean etxerako hartuko du norbaitek. Halere, Garbiguneko eskaintza zabala da. Esate baterako, pixkanaka gerturatzen ari diren eguberrietan, etxea xoxik gastatu gabe apaindu nahi baduzue, gabonetako bi pinu eskura ditzakezue Garbigunean. Edota oparitarako jostailu bila zabiltzatenontzat, jolas berri berriak aurkituko dituzue. Guztiak berrerabiltzeko eskuragarri eta doan. Gainerakoan, ohi bezala, denetarik Atalluko gunean. Besteren artean, zerrenda luze honetan ageri den guztia:
AISIA
-29 eta 32 hazbeteko telebista bana, altzari eta guzti.
-Irratiak.
-Jostailu berri berri asko.
-Bi entziklopedia bilduma.
-Euskaraz eta erdaraz argitaraturiko liburu ugari.
-Argazki kamera.
-Haurrentzako bizikleta.
-VHS bideoak.
ALTZARIAK
-Aulkiak: kanpinetakoak, bizikleta atzean haurra eramateko aulkia, auto atzean haurra esertzeko aulkia.
-Muntatu gabeko idazmahai bat, kaxoi eta torloju eta guzti.
-Somier tolesgarri bat.
-Koltxoi bat.
-Hiru arraska, oin eta guzti.
-Pertxak.
-Baxera eta mahai-tresnak.
-Lanparak.
-Fokoak.
APAINGARRIAK
-Gabonetako pinuak.
-Lorontziak.
-Denetariko apaingarriak.
INFORMATIKA/TEKNOLOGIA BERRIAK
-Bi inprimagailu.
-Idazteko bi makina.
-Haririk gabeko ruter berri bat.
-Kable piloa.
-Saguak.
-Teklatuak.
-Mugikor kargadoreak.
-Konektoreak.
KIROLAK
-Bi bizikleta estatiko.
IBILGAILUAK
-Kateak.
-Kaskoak.
eta abar....
GARBIGUNEKO ORDUTEGIA
-Astelehenetik ostiralera: goizez, 10:15-13:00 artean; arratsaldez, 16:00-19:00 artean.
-Jai egunak ez diren larunbatetan: 9:00-13:00 artean.
Informazio gehiago: 943 21 49 77 edo sanmarko@sanmarko.net