Zumetaren dokumentala ikusteko gonbidapenak, aurrez eskuratu behar

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 6a, 00:00

Potxoenean edo NOAUA!ko egoitzan. Bi lekuotan doan eskura ditzakezue, ostiralean abiatuko den Kulturaldiaren baitan, azaroaren 15ean Sutegin proiektatuko den "Izenik gabe, 200x133" dokumentala ikusteko gonbidapenak. Kultur etxeko auditorioan lekua mugatua denez, gonbidapen kopurua ere mugatua izango da. Interesa duzuenok, mugi beraz. Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten, Jose Luis Zumetaren sormen lana azaltzen duen ikus-entzunezkoa. Aipatu moduan, NOAUA!k eta Udalak elkarlanean antolaturiko ekitaldi baten baitan proiektatuko da dokumentala Usurbilen, azaroaren 15ean, 19:30etan Sutegiko auditorioan. Lan hau hain zuzen, bere alaba Monikak zuzendu du, eta gidoilari lanetan ere aritu da:

Izenburua: "Izenik gabe, 200X133".
Ordua: 19:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zuzendariak: Enara Goikoetxea eta Monika Zumeta.
Gidoia: Miren Juaristi eta Monika Zumeta.
Argazkia: Esteban Ramos.
Iraupena: 82 minutu.

Edukia: Jose Luis Zumeta margolariak desordutan egiten du lan Arribeko (Nafarroa) autobus-garaje zahar batean kokaturiko bere tailerrean. Lan horien sormen-prozesua da dokumental honen muina. Margolariak lehen aldiz erakutsiko du, kamera baten aurrean, bereizgarri duen barru-barruko sormen prozesu bakana. Alde batetik, artistaren alaba Monika Zumeta, eta beste aldetik, Enara Goikoetxea dokumentalgilea dira dokumental honen zuzendariak. Bi zuzendarien arteko lanak eta grabaketa talde murriztu batek, abagune egokia sortu dute, artista grabaketa aparatuez ahaztu dadin eta bere lan metodologia naturaltasun osoz azaldu dezan. "Izenik gabe, 200x133" dokumentalak, Jose Luis Zumeta artista modu zuzen batean ezagutzeko aukera ematen du, beharrezkoak ez diren apaingarriak kenduta "Izenik Gabe 200x133" dokumentalak Donostia Zinemaldiaren 61. edizioan parte hartu du, Zinemira sailean. Usurbilen egingo den aurkezpenean egileen hitzak entzuteko aukera izango dugu.

Sarrera: doan. Gonbidapenak doan eskura daitezke Potxoenean edo NOAUA!n. Plaza mugatuak.
Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea eta Usurbilgo Udala.