Urria domina gehiagorekin agurtu du Usurbil Judo Klubak. Oraingoan ere, herritik kanpo parte hartu duten txapelketan nagusitu da, urriaren 11n ospatu zen XLV San Martzial Txapelketan. Espainiako Kopako neurketak jokatu ziren. Euskal Federazioak bederatzi domina eskuratu zituen guztira, gehienak Usurbil Judo Klubari esker. Bederatzitik sei domina zituztela bueltatu baitziren etxera. Ez hori bakarrik, urrezko bi domina bakarrak ere udalerri honetako klubarenak dira. 180 partaide bildu zituen txapelketak. Usurbilgo klubeko ordezkari guztiek irabazi zituzten borrokaldiak. Judo Klubeko blogak kaleratu dituen emaitzak, hemen;
Eduardo Laca (-66 kg): zazpigarren.
Xabier Cazorla (-73 kg): bosgarren.
Ion Martin (-73 kg): zazpigarren.
Egoitz Mora (-90 kg): brontzea.
Iker Lizarribar (-100 kg): brontzea.
Aiora Arrillaga (-48 kg): urrea.
Nahikari Borda (-57 kg): bosgarren.
Nerea Arruti (-70 kg): urrea.
Andrea Arruabarrena (-70 kg): brontzea.
Irudia: Usurbil Judo Kluba.
Informazio gehiago: www.jcusurbil.com