Hizkuntza eskubideen urraketak salatzeko bideen gida

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 7a, 00:00

Bake Epaitegian edota handik kanpo, hizkuntz eskubideari loturiko urraketen bat sufritu baduzu, salatzeko aukera duzu. Horretarako bideak badaude aspalditik. Eta ez da lan konplexua. Usurbilgo eta Orioko alkateek eta UEMAko lehendakariak, urraketa honen berri ematen dien gutunetako bat Hizkuntza Eskubideen Behatokira bideratu dute. Baina herritarrok ere gauza bera egin dezakegu. Geure hizkuntz eskubideren bat urratzen dutenean, salaketa bidera dezakegu Behatokira. Nola? Lanok errazteko daude bideok:
 
-Kexak jasotzeko buzoiak: udaletxean, Sutegin, NOAUA!n eta Urbil merkataritza zentroan.
-Web orrialdea: www.euskararentelefonoa.com
-Euskararen Telefonoa: 902 194 332 (doako zerbitzua).
-E-posta: telefonoa@behatokia.org

EUSKARAREN TELEFONOA
Euskararen Telefono zerbitzura jo daiteke kasuotan:
Kexa egiteko: euskara erabiltzeko duzun eskubidea ez badizute errespetatu edo euskara erabiltzeagatik kaltetua izan bazara.

Zoriontzeko: euskaldunon hizkuntza-eskubideak bereziki ongi zaintzen dituzten erakundeen jokabide eredugarria txalotu nahi baduzu.

Kontsulta egiteko: zeure hizkuntza-eskubideen inguruko galderaren bat baduzu, argibideak, informazioa, aholkularitza juridikoa… behar baduzu.

Kexa, zorion eta kontsultak konfidentzialtasunez bideratuko dira, zure datuak publiko egin gabe.