Herriko eskubaloia eta txirrindularitza sustatzen urte luzez hainbeste eman duen Joxe Ramon Unanueri azken agurra emango zaio ostiral honetan Orion. Bertan bizi baitzen usurbildarra. Unanueren aldeko hileta elizkizunak gaur iluntzeko 19:30etan izango dira Orioko Bariko San Nikolas parroki elizan.
Bere agurtu nahi izan dutenen artean, Lasarte eta Usurbilgo Buruntzazpi Txirrindularitza Eskola dago. Egindako guztiagatik eskerrak eman eta beti gogoan izango dutela adierazi nahi izan diote eskeletako batean. Joxe Ramon Unanueren azken agurra hain zuzen, Buruntzazpik larunbat goiz honetan abiatu asmo zuen ikasturte berriaren hasierarekin egokitu da.
Saioak, Atsobakarren
Azaroan, abenduan, apirilean eta maiatzean izango dira eskola saioak, eskola egutegian aurreko ostirala jai eguna ez den larunbatetan. Atsobakarreko parkean, goizez, 11:00etatik 12:00etara. Eskola, 2000-2001 artean jaiotako infantil eta 2002-2003 urteetan jaiotako alebin mailako kirolariei dago zuzendua. Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolakoekin harremanetan jartzeko, buruntzazpi@gmail.com helbidera idatzi dezakezue. Bloga ere badute: buruntzazpi.blogspot.com.