Usurbil FTren denboraldiko aurkezpena igandean

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 11a, 00:00

Ondokoa Usurbil FT osatzen duten jokalari, entrenatzaile, laguntzaile eta zuzendaritza taldeak iaz atera zuten familiako argazkia duzue. Erretratua eguneratzeko ordua heldu da. Igande honetarako, 12:30etan Mikel Laboa plazan zitatu ditu klubak bere kide guztiak. Taldekako argazkiak atera asmo dituzte eta modu honetan, bilgunearen 2013-2014 denboraldiko aurkezpena egingo dute.

FUTBOL NEURKETAK
Azaroak 16, larunbata
9:30 Alebinak:
-Udarregi 5A-Urnieta 5A.
-Udarregi 6B-Landaberri 6A.
11:00 Infantilak: Usurbil-Ostadar S.K.T.
13:00 Kadete neskak (Hernanin): Hernani Usurbil C.D.-Vasconia C.D.
13:30 Kadete mailako areto futbola: Usurbil FT-Erain.
15:30 Preferenteak: Usurbil FT-Martutene K.E.
17:30 Senior neskak: Usurbil FT-Allerru K.J.K.E.

Azaroak 17, igandea
10:30 Kadete mutilak: Usurbil FT-Oiartzun K.E.

Tokia: Harane.