Zerainen bizi den Xabier Dorronsoro usurbildarrak eta Xabier Zaldua zumarragarrak irabazi zuten ostiralean Zegamako aizkora apustua. Etxekoen aurka, Joxe Mari Esnaola eta Imanol Berasategi zegamarren aurka apustua egina zuten, 60 ontzeko 14 enbor lehenago ebakiko zituztela. 4.000 euro zeuden jokoan. Eta azkenean, Dorronsorok eta Zalduak erraz irabazi zieten aurkariei. Zegamarrek baino 12 minutu gutxiago behar izan zituzten aurrez adostu zituzten lanak bukatzeko. Ostiral iluntzean, Zegamako frontoian ospatu zen desafioak ikusmin handia piztu zuen. Probak, 600 lagunetik gora bildu zituen.