XV. Erle Eguna, azaroaren 24an

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 12a, 00:00

Urteko hitzordu gozoenaren atarian gaude, hamabosgarren Erle Eguna ospatuko baita azaroaren 24an. Egitaraua nagusiki, aurreko edizioen antzerakoa izango da. Erle Lagunak taldekoen eskutik, ezti potoz, produktu gozoez beteko da frontoi eta Dema plaza hilabete honetako azken igandean. Goizetik bazkal ordura arte luzatuko den jaialdian, salmenta postuak jarriko dituzte, baita sektoreari loturiko erakusketa bat ere. Eguerdiko arreta gune nagusia halere, aurpegi ezagunez osaturiko epaimahaiak emandako erabakia izango da. Ezti, gozogintza eta marrazki txapelketetako sari banaketak alegia.

Azken urteotan sektorea garrazten ari den hitzorduren bat ere ezinbestean tartekatu behar izan dute antolatzaileek edizio honetan. Iaz bezala, liztor asiarrari buruzko errepertajea proiektatuko dute Sutegin. Goizean zehar hirutan.

Jai giroa, eta eztigintza, erleak kaltetzen ari den liztor asiarra beraz, aurtengo Erle Eguneko protagonistak:

Egunean zehar, Zubieta, Aginaga eta Udarregi ikastolako umeen marrazkiak Sutegin erakusgai.
09:00-10:00 Ezti eta gozogintza bilketa.
11:00-14:00 Erakusketa (erleak, argizaria, panelak...), postuetako salmenta, musika, marrazki lehiaketa...
10:30, 11:00 eta 11:30 Sutegiko auditorioan: Erle asiatikoari buruzko erreportaia (gai honen inguruko hiru emanaldi egingo dira).
13:30 Erleek beraiek ekarritako sari banaketa (ezti, gozogintza eta marrazki lehiaketa) eta ezti sarituen enkantea.
14:30 Bazkaria Artzabalen (txartelak egunean bertan, frontoian salgai).

Tokia: frontoia.
Antolatzailea: Erle Lagunak.