Juniorretan lehen postuan sailkatu zen usurbildarra asteburuan, Arabako Arbulo udalerrian ospatu zen txirrindularitzako proban. Buruntzazpi txirrindularitza taldeko Jon Ander Unanuek berriz bederatzigarren postuan amaitu zuen saioa. Beste hiru kideek, Luis Sobejanok, Arkaitz Murillok eta Imanol Martinezek ere, "lasterketa ohore handiz bukatu" zuten, Buruntzazpitik berri eman dutenez. Ondoko irudian, podiumeko buru, Xuban Errazkin.
Garaipena, txirrindularitza eskolak une gazi-gozoak bizi izan dituen asteburuan heldu da. Une gozoak emaitza hauengatik, baita eskolen denboraldia hastekoak zirelako Lasarten. Era berean ordea, une gazia urte luzez herrian txirrindularitzan eta eskubaloian zuen guztia eman duen Joxe Ramon Unanue zendu berria baita. Azken urteak Buruntzazpi txirrindularitza eskolan eman zituen Unanuek. Zalantzarik gabe, asteburuko garaipen, proba eta eskolen hasiera Unanue omentzeko modu ezinhobea izan da Buruntzazpikoentzat.
Irudia: Buruntzazpi.