Musika entseguetarako Haraneko lokalak erabiltzeko udal deialdia

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 12a, 00:00

Usurbilgo Udalak kaleratu dituen hiru deialdiren berri jarraian. Presa handiena duenetik hasita, musika entseguetarako baliatzen diren Haraneko lokalei buruzko deialdia lehenik. Jarraian, bi udal garbitzaile postu betetzeko lan deialdia. Eta hirugarrenik, kirol instalakuntzen garbiketari loturiko beste ohar bat:

MUSIKA ENTSEGUETARAKO HARANEKO LOKALAK ERABILTZEKO DEIALDIA
Zehaztasunak: Usurbilgo gazte taldeek musika entseguetarako Haraneko lokaletara sarbidea izateko eta hauek erabiltzeko deialdia egin du Udalak.
Oinarriak: 2013ko urriaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Eskaera aurkezpena: azaroaren 15era arteko epea.
Informazio gehiago:udaletxean edo www.usurbil.net

GARBITZAILEAK
Lanpostu kopurua: 2.
Eskaerak: deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 20 egun naturaleko epean.
Oinarriak ikusgai: azaroaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Oharra: akats zuzenketa. Gaitegiko 5. gaiko “hondakinen tratamendua Usurbilen” atalerako informazioa atez ateko gaikako bilketaren gidan aurkitu daiteke.
Informazio gehiago: udaletxean edo www.usurbil.net.

KIROL INSTALAKUNTZEN GARBIKETA
Deialdia: Usurbilgo kirol instalazioen garbiketa kontratu erreserbatua.
Nori zuzendua: enplegu zentro berezientzat erreserbatua.
Proposamenak aurkezteko epea: abenduaren 10a eguerdiko 14:30ak.
Informazio gehiago: udaletxean edo www.usurbil.net