Erraustegiko lanak geratzearen truke 8 milioi euroko kalte-ordainak jasoko omen dituzte enpresek. Akordio hau adostu dute Gipuzkoako Hondakinen Konsorzioak eta enpresa eraikitzaileek, hedabideak berri ematen ari direnez. Akordioa gaur eguerdian bertan sinatuko dute partzuergoko ordezkariek eta enpresa eraikitzaileek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Akordio honekin Zubietako errauste planta egitasmoa, bertan behera geratuko da. Behin betiko.