Musikariak kalera irtengo dira azaroaren 21ean

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 13a, 00:00

Santa Zezili eguna ospatuko baitute. Euskal Herriko musika eskolek egun horretarako eginiko deialdi bateratuaren baitan, herri erdigunea inguratuko duen kalejira bat egingo dute Zumartekoek. Eta gero, Sutegin doako emanaldia eskainiko dute:
18:00 Txaranga txikia eta trikitixa taldeen kalejira.
19:00 Talde instrumentalen eta abesbatzen emanaldia Sutegin. Sarrera doan.