Eperra ikastolaren aldeko otarrak eska ditzakezue jada

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 13a, 00:00

Azaroaren 30era arteko epea jarri dute, Zuberoako produktuez hornituriko eguberrietako otarrak eskatzeko. Izena emateko, ohi bezala, NOAUA!ko egoitzara deitu dezakezue, 943 360 321 telefono zenbakira. Edo egoitzara etorri. Apuntatzerakoan, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi beharko dira, baita zenbat otar nahi diren ere. Aipatu moduan, izena emateko azken eguna, azaroaren 30a izango da. 

Otarrak abendu hasieran jasoko dira. Abenduaren 13an. Kanpaina borobiltzeko, Nafartarrak taldeak kalean ekitaldi bat egin asmo du, ekimena baloratu eta otarrak banatzearekin batera. Otar hauekin jasotako laguntza, Zuberoako Eperra ikastola finantzatzera bideratuko da. Aurreko urteen moduan, Nafartarrak taldeak antolaturiko kanpaina honen baitan, bi otar egongo dira aukeran. Honako hauek, prezio eta produktu eta guzti:

AHUSKI OTARREA
Prezioa: 39 euro.
Produktuak: ardi gazta (1kg), ahate gibelarekin eginiko patea (200 gr.), bizkotxo poltsa "artisanala" (200 gr.) eta eztia (500 gr.).

IRATI OTARREA
Prezioa: 51 euro.
Produktuak: ardi gazta (1kg), ahate gibelarekin eginiko patea (200 gr.), bizkotxo poltsa "artisanala" (200 gr.), xahalki xehatua saltsan (750 gr.).

Informazio gehiago: www.xiberokoikastolak.eu