2018ra arte luzatu du kontratua Realarekin Imanol Agirretxek

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 13a, 00:00

Realak akordioa lortu du Imanol Agirretxerekin 2018ko ekainaren 30a arte bere kontratua luzatzeko. Hala aurreratu du gaur Realak bere web orriaren bitartez. "Aurrelari txuri urdinak horrela beste hiru urte gehiagoz luzatu du 2015an agortzen zitzaion talde txuri urdinarekin harremana. Jokin Aperribay presidentearekin batera, gaur arratsaldean Agirretxek Anoetako bulegoetan sinatu du bere kontratu berria".