Egitarau zabala azaroaren 22tik 25era, indarkeria sexistaren aurka

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 14a, 00:00

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna izango da azaroaren 25a. Hilabeteko azken astelehen horren bueltan, ekimen sorta zabala antolatu du Usurbilgo Parekidetasun Kontseiluak, zenbait herri eragilerekin elkarlanean eta helburu argi batekin; egitaraua iragartzeko kaleratu duten kartelak jasotzen duen moduan, indarkeria sexistari "zapla!" emateko asmoz. 

Mendi martxa, ekimen artistikoa, mural pintaketa... programatu dira azaroaren 22tik 25era. Egunotan gainera, Usurbilgo gazteen mugimenduak ere zenbait hitzordu deitu ditu; elkarretaratzea edota mahai inguru bat. 

Azaroaren 25ari loturiko ekitaldi guztion berri, hemen:

USURBILGO PAREKIDETASUN KONTSEILUAK DEITUTAKO HITZORDUAK
Azaroak 23, larunbata
9:00 Indarkeria sexistaren aurkako mendi-martxa Bordatxo mendira frontoitik abiatuta, Andatza Mendizaleen Kirol Taldearekin.
12:00 Hamaiketakoa Dema plazan.
12:30 Hainbat herritarren eskutik, ekimen artistikoa Dema plazan: bertsoak, dantzak, abestiak, antzerkia.

Azaroak 24, igandea
18:30
Ixabel Agirresaroberen “Emakume protagonistak” helduentzako bakarrizketa saioa, Sutegiko auditorioan. Toti Martinez de Lezearen “Urak dakarrena”, Errose Bustintzaren “Mañariko”, R.M. Azkueren kontakizunekin eta beste herri ipuin batzuekin osatutako saio gazi-gozo entretenigarria eskainiko du.
Sarrera: doan.

Azaroak 25, astelehena
17:00
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako mural pintaketa herritarra, frontoiaren atzealdean.

USURBILGO GAZTEEN MUGIMENDUAK DEITUTAKO HITZORDUAK
Azaroaren 25ari begira, ekimen gehiago antolatu ditu elkarlanean, kasu honetan, Usurbilgo gazteen mugimenduak. Mahai inguru eta elkarretaratze bana, datorren astebururako:

Azaroak 22, ostirala
22:00
Indarkeria sexistari buruzko mahai ingurua Usurbilgo Gaztetxean.

Azaroak 24, igandea
12:30
Elkarretaratzea frontoian.