Iraileko datuen pare jarraitzen du Usurbilgo langabezia-tasak. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kaleratu dituen urriko datuen arabera, 370 langabetu zituen udalerri honek aurreko hilabetean. Irailean baino langabetu bat gutxiago, gizonezko langabetuen artean izan den jaitsiera txiki bati esker. Hiru langabetu gutxiago urrian gizonezkoen artean, eta emakumezkoen artean zertxobait igo da lanik gabekoen kopurua; bi langabetu gehiago urrian, irailean baino. Sektoreka, aldaketarik ez; lanik ez duten 370 usurbildarren artetik, ia bi herenak, 234, zerbitzuen sektorekoak dira.
Erregistraturiko lan kontratuen kopurua aldiz gorantz doa. 350 erregistratu ziren urrian, irailean 321. Aldatzen ez dena, erregistraturiko lan kontratu mota da. 350etik 334 aldi baterakoak izan ziren, gehienak zerbitzuen sektoreari loturikoak, 283 guztira. Eta aldea baita, gizonezkoen eta emakumezkoen artean erregistraturiko lan kontratu kopuruan. 215 gizonezkoren lan kontratu erregistratu baitziren, 135 emakumezkoenak.
Gipuzkoa, 50.000 langabetuko mugara gerturatzen
Langabetu baten gorabeheran, iraileko datuetan mantendu da lanik gabekoen kopurua Usurbilen. Hernanin bezala. Gainerakoan, Buruntzaldean datu ezkorrak urrian. Bailara osatzen duten gainerako lau udalerrietan gorantz egin baitu langabezia-tasak. Eta nola gainera. Lasarte-Orian irailean baino 60 langabetu gehiago zenbatu dituzte urrian. Urnietan 15, Andoainen 14 eta Astigarragan 12 langabetu gehiago.
Eta herrialde mailan ere joera bera, 50.000 langabeturen muga gainditzeko bidean. 49.874 langabetu Gipuzkoa osoan urrian, irailean baino 719 langabetu gehiago:
USURBIL: 370. BURUNTZALDEA: 5.210. GIPUZKOA: 49.874.
SEXUAREN ETA ADINAREN ARABERA
Gizonezkoak: 177.
<25: 13.
25-44: 94.
>=45: 70
Emakumezkoak: 193
<25: 11.
25-44: 96.
>=45: 86.
SEKTOREAREN ARABERA
Nekazaritza: 4.
Industria: 79.
Eraikuntza: 34.
Zerbitzuak: 234.
Aurretik lanik gabe: 19.
BURUNTZALDEA:
Andoain: 1.138.
Astigarraga: 337.
Hernani: 1.460.
Lasarte-Oria: 1.498.
Urnieta: 407.
Usurbil: 370.
Guztira: 5.210.
GIPUZKOA:
Guztira: 49.874.
ERREGISTRATURIKO LAN KONTRATUAK:
Guztira: 350.
Gehienak:
-Aldi baterako kontratuak: 334.
-Zerbitzuen sektorekoak: 283.
-Sexuaren arabera: 215 gizonezkoenak, 135 emakumezkoenak.