Ateak Irekiren webgunearen itxiera salatu du Hekimenek, eta informazio askatasunaren aurkako neurritzat jo du itxiera.
"Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak (tartean, NOAUA!) salatu nahi du Ateak Ireki Izeneko webgunearen itxiera, eta elkartasuna agertu nahi die atari hori martxan jarri eta bertan lanean aritu diren guztiei.
Hekimenek informazio askatasunean sinesten du. Komunikabide bat ixteak askatasun horren aurka jotzen dubete?betean,
Komunikabideek horixe egiten dutelako, informazioa askatasunez zabaldu, hedatu eta gizarteratu. Ateak Ireki ekimenaren galera, alde horretatik, herritarrek informatuak izateko daukaten askatasunaren kontra doa.
Donostian, 2013ko azaroaren 14an"