Hitzaldi bana gaur eta igandean, Aginagan eta Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 15a, 00:00

Lehenengoan zeloak izango dituzte hizpide, eta Gaztetxekoan, Boliviako mugimendu sozial eta politikoa. Aginagakoa San Praixku Elkarteak antolatu du ostiral honetarako, 19:00etan ludotekan. Gaztetxeko hitzaldia igande arratsaldean izango da, 18:00etan. Hona hemen, hitzaldi baten eta bestearen berri:

AGINAGAKO HITZALDIA:
Gaia: “Zergatik sortzen dira zeloak eta nola eragiten dute egunerokotasunean?".
Eguna: azaroak 15, ostirala.
Ordua: 19:00.
Tokia: Aginagako ludoteka.
Antolatzailea: San Praixku Guraso Elkartea.

GAZTETXEKOEN HITZALDIA:
Gaia: “Bolivia, herri indigena baten borrokak” .
Hizlariak: igaro den udan, Askapenaren bidez Bolivian brigadista gisa lanean aritu diren bi lagunek herrialde hartako egoeraren berri emango dute. Boliviako mugimendu sozial eta politikoekin, baita hizkuntza arloko eragileekin izandako bizipenen berri ere. Ondoren, tertuliarako tartea izango da.
Eguna: azaroak 17, igandea.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Gaztetxea.
Antolatzailea: Usurbilgo Gaztetxea.