Ohiko eskubaloi eta futbol neurketez gain, badira asteburuko kirol agendan apuntatu beharreko bi hitzordu garrantzitsu. Biak igandean. Batetik, Villabonako errebote plaza izango dugu arreta gune nagusietako bat, igande goizeko 11:00etatik aurrera, Endika Abril Txapelketako finala jokatuko baita bertan. Gogoan izan, Zubieta 50. edizio honetako azken partida jokatzeko sailkatu dela. Luzaz Gazte taldekoak izango dituzte aurkari. Hamaiketako, erakusketa edota dantzarien saioak girotuko dute, edizio borobil honen amaiera.
Albiste honetako titularrak jaso bezala bestalde, herriko futbol taldeak izango ditugu igandeko beste protagonistak. Hauek herrian bertan. Usurbil FT-k denboraldiko aurkezpena egingo du, igande eguerdiko 12:30etatik aurrera, Mikel Laboa plazan. Futbol taldeetako jokalari, entrenatzaile, laguntzaile edota zuzendaritzako kideak espero dira ekitaldian. Jada abian den 2013-2014 denboraldirako familia argazki erraldoia aterako dute.
Aurkezpen ekitaldi hau eta Endika Abril Errebote Txapelketako finalarekin batera, ohiko futbol eta eskubaloi neurketak jokatuko dira, Haranen eta Oiardo Kiroldegian hurrenez hurren. Hemen, neurketon ordutegiak:
FUTBOLA
Azaroak 16, larunbata
9:30 Alebinak:
-Udarregi 5A-Urnieta 5A.
-Udarregi 6B-Landaberri 6A.
11:00 Infantilak: Usurbil-Ostadar S.K.T.
13:00 Kadete neskak (Hernanin): Hernani Usurbil C.D.-Vasconia C.D.
13:30 Kadeteen areto futbola: Usurbil FT-Erain.
15:30 Preferenteak: Usurbil FT-Martutene K.E.
17:30 Senior neskak: Usurbil FT-Allerru K.J.K.E.
Azaroak 17, igandea
10:30 Kadete mutilak: Usurbil FT-Oiartzun K.E.
Tokia: Harane.
ESKUBALOIA
Azaroak 16, larunbata
9:30 Alebin neskak: Udarregi 5C-Urumea
9:30 Alebin neskak: Udarregi 6A-Udarregi 5B
10:30 Alebin neskak: Udarregi 6B-Urnieta 6A
11:30 Infantil neskak: Udarregi C Usurbil-Bidasoa Irun
12:30 Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-Eibar “A”
16:45 Senior neskak: Usurbil K.E.-Aiala Zarautz
18:30 Kadete mutilak: Usurbil K.E.-Amenabar Zarautz
Azaroak 17, igandea
10:00 Senior mutilak, 1. territoriala: Usurbil K.E.-Urnieta Balerdi Harategia.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.