Atzo goizean Villabonako errebote plazan jokatzekoa zen Endika Abril Txapelketako finala, baina eguraldi txarrak bultzatuta bertan behera geratu zen partida. Neurketa garrantzitsu honetan zubietarrak daude, Luzaz Gazte taldekoen aurka lehiatu behar zuten. Zehazteke dago orain, noiz jokatuko den 50. ediziora heldu den txapelketako final garrantzitsua.