Bihotza zaintzeari buruzko ikastaroa asteazkenean

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 18a, 00:00

"Zure bihotza nola zaindu" izeneko hitzaldia antolatu du DYA Gipuzkoak, asteazken honetarako, azaroaren 20rako, 17:00etatik 18:00etara Artzabalen. Ekitaldia doakoa izango da, eta irekia. Edonor bertaratu liteke, Gure Pakea Elkartekoen egoitzan izango den saiora. Informazio gehiagorako, deitu DYA Gipuzkoara: 943 46 46 22.

HELDUEN ETA NERABEEN ARTEKO GATAZKEN EBAZPENEI BURUZKOA
Hezitzaile, irakasle nahiz gurasoei begira antolatu du doako ikastaro hau, Usurbilgo Udalak. Ainara Lasuen, Sorkari elkarteko psikologoak bideratuko du ikastaroa. "Ikastaro honetan adimen emozionala abiapuntutzat hartuta, heldu eta nerabeen artean sortzen diren gatazkei aurre egiteko hainbat baliabide eta estrategia jorratuko dira. Besteak beste, honako gaiak landuko dira: baliabide pertsonalak, gatazken dinamika, euste psikologikoa, prebentzioa eta gatazkari aurre egiteko ikuspegi barneratzaileak", aurreratu dute antolatzaileek.

Ikastarorako izena aurrez eman behar da, Gizarte Zerbitzuetara deituta, 943 377 110 telefono zenbakira, edo email bat idatzita, gizarte-zerbitzuak@usurbil.net helbidera. 

Hiru talde osatu asmo dituzte. Talde bakoitzak azarotik maiatzera bitarte, bost saio izango ditu Potxoenean. Saioen egutegi eta ordutegiak, hemen:

1. TALDEA
Ordutegia: 17:00-19:00.
Egunak: azaroak 12, urtarrilak 7, otsailak 11, martxoak 18 eta apirilak 29.

2. TALDEA
Ordutegia: 17:00-19:00.
Egunak: azaroak 18, urtarrilak 9, otsailak 4, martxoak 13, apirilak 28.

3. TALDEA
Ordutegia: 18:00-20:00.
Egunak: azaroak 26, urtarrilak 16, otsailak 13, martxoak 17, maiatzak 7.

Tokia: Potxoenea.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.