Gaur zortzi, azaroren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dugu. Usurbilgo Ernaik herrian antolatu diren indarkeria sexistaren aurkako ekimenekin bat egin du. Hitzordu gehiago ere deitu ditu gazteen erakundeak. Mahai inguru eta elkarretaratzea datorren astebururako:
Azaroak 22, ostirala
22:00 Indarkeria sexistari buruzko mahai ingurua Usurbilgo Gaztetxean.
Azaroak 24, igandea
12:30 Elkarretaratzea frontoian.
Azaroak 25, astelehena
17:00 Mural pintaketa frontoi atzean.