Mendi martxa, ekimen artistikoa, bakarrizketa saioa, mural pintaketa... Gaur zortzi gogoratuko dugun Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Usurbilgo Parekidetasun Kontseiluak hainbat ekitaldi antolatu ditu, positibotik indarkeria sexista salatzeko. Azaroaren 23tik 25era luzatuko den egitaraua iragartzeko kaleratu duen kartelak dioen moduan, "zapla!" eman nahi diote indarkeria sexistari. Honatx, Parekidetasun Kontseilutik bideratu dituzten ekimenak. Herritarrak hitzorduotan parte hartzera gonbidatzen dituzte:
Azaroak 23, larunbata
9:00 Indarkeria sexistaren aurkako mendi-martxa Bordatxo mendira frontoitik abiatuta, Andatza Mendizaleen Kirol Taldearekin.
12:00 Hamaiketakoa Dema plazan.
12:30 Hainbat herritarren eskutik, ekimen artistikoa Dema plazan: bertsoak, dantzak, abestiak, antzerkia.
Azaroak 24, igandea
18:30 Ixabel Agirresaroberen “Emakume protagonistak” helduentzako bakarrizketa saioa, Sutegiko auditorioan. Toti Martinez de Lezearen “Urak dakarrena”, Errose Bustintzaren “Mañariko”, R.M. Azkueren kontakizunekin eta beste herri ipuin batzuekin osatutako saio gazi-gozo entretenigarria eskainiko du.
Sarrera: doan.
Azaroak 25, astelehena
17:00 Emakumeenganako indarkeriaren aurkako mural pintaketa herritarra, frontoiaren atzealdean.