Azaroaren 25erako, astelehena, arratsaldeko 19:00etan programatu asmo du ekimena, Pako Aristi gidari duela. Topaketa honen baitan, Jon Arretxeren "19 kamera" liburua komentatuko da. "Parte hartzera animatuko zinateke?" luzatzen dute gonbita liburutegitik. Interesa duenak, Sutegiko liburutegiko harrera gunera bertaratu eta jakinarazi dezala inolako konpromisorik gabe. Hitzordu honi loturiko ohar bat; azaroaren 25ean komentatuko den Jon Arretxeren "19 kamera" "liburuaren ale ezberdinak Liburutegiak eskuratuko ditu interesa duenarentzako; izan ere, liburua aldez aurretik irakurriz gero, etekin handiagoa aterako baitiogu topaketari".
LIBURUTEGIRA HELTZEKO:
Helbidea: Irazu 14, 20170 Usurbil, Gipuzkoa.
Telefonoa: 943 360 692.
Emaila: biblioteka@usurbil.net.
Twitter: @usurbib.
Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia.
Bloga: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil