"Erlategiko praktika onak" izenburupean hitzaldia eskainiko du Karlos Marinek, larunbat arratsaldeko 18:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan. Erle Lagunak taldekoek antolaturiko hitzordua erdaraz izango da. Marin, 2012az geroztik, Asturiasko Erlezain Elkarteen Federazioko lehendakaria da.
XV. ERLE EGUNA IGANDEAN
Egunean zehar, Zubieta, Aginaga eta Udarregi ikastolako umeen marrazkiak Sutegin erakusgai.
09:00-10:00 Ezti eta gozogintza bilketa.
11:00-14:00 Erakusketa (erleak, argizaria, panelak...), postuetako salmenta, musika, marrazki lehiaketa...
10:30, 11:00 eta 11:30 Sutegiko auditorioan: Erle asiatikoari buruzko erreportaia (gai honen inguruko hiru emanaldi egingo dira).
13:30 Erleek beraiek ekarritako sari banaketa (ezti, gozogintza eta marrazki lehiaketa) eta ezti sarituen enkantea.
14:30 Bazkaria Artzabalen (txartelak egunean bertan, frontoian salgai).
Tokia: frontoia.
Antolatzailea: Erle Lagunak.