Larunbat honetan, azaroaren 23an, ondoko argazkiak irudikatzen duen moduan, 11:30etan Atxegaldeko Alperro-Buru kalean dagoen konpostatze gunean. Auzokideei zuzendua egongo da saioa, gune horretan, eta Beko Kalen eta Erdiko Kalen kokaturiko beste gune banatan ere, bai baitago lekua familia gehiagok organikoa konpostatzeko. “Inskribatzen direnen hurrenkera errespetatuko da gelditzen diren plaza guztiak osatu arte”, berri eman dute Usurbil Zero Zaborretik. Argibide gehiago: 650 374 936 edo usurbilzerozabor@gmail.com.