Mendi duatloi proba Zubietan, abenduaren 1ean

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 19a, 00:00

Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituari amaiera emango dio kirol proba izango da Zubietakoa. Aste eta erdi barru, Zubietako lurrak zeharkatuko dituen ekimenerako izen ematea irekitzear dute antolatzaileek. Irailaz geroztik asteotan ospatu diren Euskal Herriko Mendi Duatloi zirkuituari amaiera emango dio, abenduaren 1eko lasterketak. Goizeko 11:00etarako finkatu du hitzordua Zubietako Herri Batzarrak, errebote plaza parean. Handik irtengo dira kirolariak eta hantxe izango du helmuga. Hiru sektoretan banatua egongo da, 15 kilometro pasatxoko Zubietako kirol proba:
-1. sektorea: 4,2 kilometro mendi lasterketa.
-2. sektorea: 8,9 kilometro mendi bizikletaz.
-3. sektorea: 2,21 kilometro mendi lasterketa.

Izena emateko eta argibide gehiagorako: www.mendiduatloia.com