Datozen eguberriotan xoxa batzuk irabazi nahi dituenarentzat lan eskaintza aproposa. Usurbilgo Udalak eguberrietan Oiardo Kiroldegian antolatu ohi duen Gabonetako Parkerako begiraleak behar dituzte. Keima Animazioak enpresak kudeatuko du haur eta gaztetxoak hurrengo oporraldian entretenitu eta dibertituko dituen aisialdi gunea. Bertan lan egiteko interesa duenak, kurrikuluma bidali dezake helbide honetara: keima@sartu.org. Lanerako eskatzen duten profila honakoa da: batetik, begirale titulua izatea eta bestalde, EGA edo titulu baliokidea izatea.
Aurreko egunotan iragartzen joan garen lan deialdi gehiago jarraian:
UDAL LAN DEIALDIAK
GARBITZAILEAK
Lanpostu kopurua: 2.
Eskaerak: deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 20 egun naturaleko epean.
Oinarriak ikusgai: azaroaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Oharra: akats zuzenketa. Gaitegiko 5. gaiko “hondakinen tratamendua Usurbilen” atalerako informazioa atez ateko gaikako bilketaren gidan aurkitu daiteke.
Informazio gehiago: udaletxean edo usurbil.net atarian. Web orrialde berean eskura daiteke eskaera orria.
Kirol instalakuntzen garbiketa
Deialdia: Usurbilgo kirol instalazioen garbiketa kontratu erreserbatua.
Nori zuzendua: enplegu zentro berezientzat erreserbatua.
Proposamenak aurkezteko epea: abenduaren 10a eguerdiko 14:30ak.
Informazio gehiago: udaletxean edo usurbil.net.