Kalean da Ramon Uribe

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 20a, 00:00

Duela minutu gutxi, 17:00etan askatu dute Ramon Uribe. Salamancan, Topas espetxean zuten preso. Libre utzi dutenerako, zain zituen etxekoak eta lagunak. Argazki hau eta Argazkitegia atalerako bildu ditugun gainerako argazkiak horren lekuko.

Espainiako Auzitegi Nazionalak 197/2006 doktrinaren eraginpean zegoen Ramon Uribe eta beste 8 euskal preso aske uztea agindu du; Jose Etxeberria, Maitane Sagastume, Juan Jose Zubieta, Xabier Goldaraz, Juanjo Legorburu, Jokin Urain, Manuel Gonzalez eta Jesus Mari Zabarte.

Hasiera batean atzo aske geratuko zela zabaldu arren, azkenean gaur erabaki dute epaileek, Ramon Uribe aske uztea. Salamancako Topasen zuten preso, usurbildarra. Gogoan izan, espetxe zigor osoa bete eta iazko abenduaren 3an kalean behar zuen arren, kalezartarra ia urtebete gehiago eduki dute preso Topasen, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak urriaren 21ean indargabetu zuen 197/2006 doktrina aplikatu izanaren ondorioz. 19 urtez (18+1) preso egon ostean, etxerako bidea hartuko du Uribek, senide eta lagunez inguratuta.