Musikarien eguna baitugu Santa Zezili, azaroaren 22a. Hilak 22 ordea, gaur ez, bihar izango ditu. Bezpera honetarako antolatu du Zumarte Musika Eskolak, Euskal Herriko musika eskolek eginiko deialdi bateratuarekin bat eginez, urtero egun honen bueltan antolatzen dituen bi ekitaldiak: kalejira lehenik, eta emanaldia gero, Sutegiko auditorioan.
18:00etan abiatuko dute Zumartekoek, Kaxkoa zeharkatuko duen kalejira. Ordubete beranduago hasiko da, doako musika emanaldia Sutegin. Honatx beraz, Santa Zezili bezpera honetarako, Zumartek deitu dituen hitzorduak:
18:00 Txaranga txikia eta trikitixa taldeen kalejira.
19:00 Talde instrumentalen eta abesbatzen emanaldia Sutegin. Sarrera doan.