Igande honetarako iragarri dute Enrike Abril Errebote txapelketako finala

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 21a, 00:00

50. Enrike Abril Errebote Txapelketa-Kutxa Saria joan den igandean jokatzekoa bazen ere, eguraldi txarragatik ezin izan zen jokatu eta bertan behera geratu zen. Gauzak horrela, eguraldiak hala uzten badu bederen, igande honetan, azaroaren 24an, 11.00etan hasita Villabonako Errebote plazan jokatuko da finala. Luzaz Gazte eta Zubieta taldeak izango dira aurrez-aurre.