Indarkeria sexistaren aurkako ekimenak, bihartik hasita

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 21a, 00:00

Datorren astelehena, Emakumearenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango dugu. Azaroaren 25ari lotuta, bihar hasi eta azaroaren 25era arte luzatuko diren ekimenak antolatu ditu Parekidetasun Kontseiluak, baita Usurbilgo Ernai gazte erakundeak ere. Lehen hitzordua bihar; sexismoaren aurkako mahai-ingurua gaztetxean:

Azaroak 22, ostirala
22:00
 Indarkeria sexistari buruzko mahai ingurua Usurbilgo Gaztetxean.

Azaroak 23, larunbata
9:00 Indarkeria sexistaren aurkako mendi-martxa Bordatxo mendira frontoitik abiatuta, Andatza Mendizaleen Kirol Taldearekin.
12:00 Hamaiketakoa Dema plazan.
12:30 Hainbat herritarren eskutik, ekimen artistikoa Dema plazan: bertsoak, dantzak, abestiak, antzerkia.

Azaroak 24, igandea
12:30 Elkarretaratzea frontoian.
18:30
 Ixabel Agirresaroberen “Emakume protagonistak” helduentzako bakarrizketa saioa, Sutegiko auditorioan. Toti Martinez de Lezearen “Urak dakarrena”, Errose Bustintzaren “Mañariko”, R.M. Azkueren kontakizunekin eta beste herri ipuin batzuekin osatutako saio gazi-gozo entretenigarria eskainiko du.
Sarrera: doan.

Azaroak 25, astelehena
17:00
 Emakumeenganako indarkeriaren aurkako mural pintaketa herritarra, frontoiaren atzealdean.