Iluntzeko 19:00etan Donostiako Kursaalen, kongresu aretoan deitu duten ekitaldiarekin. Aurreko asteko akordio historikoaren ostean, bertan behera geratu den erraustegiaren aurka egoteko dituen arrazoiak azaltzeko, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) datozen asteotarako Gipuzkoako hainbat udalerrietan antolatu dituen jendaurreko hitzaldietan lehena izango da ostegun honetakoa. Azalpen hauek emateko herrialdeko udalerri desberdinak zeharkatuko dituen "Erraustegia: kedarretatik argira" bira moduko bat prestatu dute; tartean, Usurbilen izango dira GHK-ko ordezkariak, abenduaren 5ean, 19:00etan Sutegin.
Jendaurreko ekitaldiok, "Bukatu da Jolasa" izeneko ikus-entzunezko lan bat proiektatuz abiatuko dira. Lehen aldiz, Kursaaleko gaurko ekitaldian ikusi ahal izango da. "Primizia bezala aurkeztuko dugun laburmetraia honek ikuspegi kritiko batetik heldu nahi dio erraustegiaren arazoari, proiektuaren atzean egon diren interesei eta Gipuzkoako herrialdeari eragin dion mehatxuari", berri eman dute estreinatu berri duten web orri bidez,www.GHKinfo.com ataritik.
Abenduaren 5ean, Sutegin
Proiekzioaren ostean, GHK-ko lehendakari Ainhoa Intxaurrandietak hartuko du hitza, eta amaieran, bertaraturikoek galderak egiteko aukera izango dute. Aipatu bezala, erraustegiaren aurkako ekitaldi sorta ireki hau, ostegun honetan abiatuko da Donostiako Kursaalen. Udalerri ezberdinetara zabalduko da gero, tartean, abenduaren 5ean Usurbilen. Honatx, ekitaldion egutegia:
-Villabona, azaroaren 26an, Gurea Zineman, 19:30ean.
-Zarautz, azaroaren 27an, Modelo Zineman, 19:00etan.
-Oñati, abenduaren 2an, Santa Ana Antzokian, 19:00etan.
-Errenteria, abenduaren 3an, Udaletxean, 19:00etan.
-Lasarte, abenduaren 4ean, Manuel Lekuona Kultur Etxean, 19:00etan.
-Usurbil, abenduaren 5ean, Sutegi Kultur Etxean, 19:00etan.
-Deba, abenduaren 10ean, Kultur Etxean, 19:00etan.
-Azpeitia, abenduaren 11n, San Agustin Kulturgunean, 19:00etan.
-Beasain, abenduaren 12an, Igartza jauregian, 19:00etan.