1. Ziklokross Saria antolatu dute, Ramon Unanueren omenez

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 22a, 00:00

Abenduaren 1ean ospatuko da Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolak antolatuta, Lasarte-Orian, Urbil merkatalgune ondoan. Zendu berri den Joxe Ramon Unanueren omeneko txapelketa honetan, alebin, infantil, kadete eta jubenil mailako txirrindulariek parte hartu ahal izango dute. Abenduaren 1ean, goizeko 9:30etan hasiko da txapelketa. Orduotarako zitatu dituzte txirrindulariak, Urbil ondoan:
9:30 Alebinak-infantilak.
10:00 Kadeteak.
11:00 Jubenilak.

Zubietako Mendi Duatloirako izen ematea irekitzear
Irailaz geroztik hainbat udalerrietik igaro den Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua Zubietan amaituko da, abenduaren 1ean. Goizeko 11:00etarako finkatu du hitzordua Zubietako Herri Batzarrak, errebote plaza parean. Handik irtengo dira kirolariak eta hantxe izango du kirol probak helmuga. Zubietako lurrak zeharkatuko dituen ekimenerako izen ematea irekitzear dute antolatzaileek. Hiru sektoretan banatua egongo da, 15 kilometro pasatxoko kirol proba:

-1. sektorea: 4,2 kilometro mendi lasterketa.
-2. sektorea: 8,9 kilometro mendi bizikletaz.
-3. sektorea: 2,21 kilometro mendi lasterketa.

Izena emateko eta argibide gehiagorako: www.mendiduatloia.com