Urteko enpresa saria jaso du Angulas Aguinagak eta Ibilbide Luzeena saria, Eroskik. Sariketa atzo goizean ospatu zen Foru Aldundiko Jauregian. Sariok, jendarteak soberan dituen elikagaiak hartu eta beharra duten herritarren artean banatzen dituen Gipuzkoako Elikagai Bankuak emandakoak dira. Aurten, ia bi milioi kilo janari, 1,9 milioi kilo banatu dituzte gipuzkoarren artean. Atzo banku honetako presidente Javier Saenz Ereñok eskerrak eman zizkien egitasmo honekin konprometituta dauden guztiei.
Banku honek egiten duen lana, auzolana goraipatu zuten atzoko sari banaketa ekitaldian. Iñaki Errazkin Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatuaren esanetan, “Zuen ekimena eredugarria da: alderdi sozial nabarmena du, behar ekonomiko handien dutenei laguntzen diezuelako, eta gainera, eragile aktiboak zarete hondakinen kudeaketa egokian”.