Igande honetan, abenduaren 1ean, goiz eta eguerdi partean dastatu ahal izango dira pintxook Xarma, Txirristra, Txapeldun, Artzabal, Bordatxo, Txiriboga eta Aitzaga tabernetan. Urteko ardo zuri, gorri edo beltz, txakolin, ur, sagardo, zurito edo muztioz lagundua 2 eurotan. Edaririk gabe, pintxoa bakarrik, 1,5 euroren truke. Orain hilero egiten duen moduan, Hurbilago Elkarteko establezimenduetan xahutzeko erosketa balea ere zozketatuko da sei egun barru. 150 euroko balearen zozketa, igandean 15:00etan Txirristran.
Sei egun barru ospatuko den Tipi-Taparekin, urtea beteko du Hurbilago Elkarteak Udalaren laguntzaz antolatzen duen hileroko pintxo festak. Iazko abenduan burutu zen lehen ediziotik harrera ezin hobea izan du ibilbide gastronomikoak Usurbilen.