Ez autobus hotsik, ezta seme-alaben bila doan gurasorik ere gaur ikastola inguruetan, jai eguna baitute. Kalasanzko Jose Deunaren eguna da azaroaren 25 hau, maisu-maistren eguna, eta honenbestez ez da klaserik izango, Udarregiko web orritik ohartarazi dutenez.
HAUR HEZKUNTZAKOEN EMANALDIAK
Ezohiko astelehena beraz Udarregi Ikastolan, baina bestelako berezitasunik ere izango du abiatu berri dugun aste honek. Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleek musika saio irekiak eskainiko dituzte asteartetik ostegunera, guraso edo senideentzat. Orduotan:
Azaroak 26, asteartea
9:15 HH 5A.
10:15 HH 5B.
Azaroak 27, asteazkena
9:15 HH5 D.
Azaroak 28, osteguna
9:15 HH4 A.
10:15 HH4 B.
GABONETAKO LOTERIA
Udarregiko web orritik jakinazi dutenez bestalde, "urtero bezala, Ikastolak Gabonetako loteria salgai duela jakinarazi nahi dugu. Loteria ikastolako eta Haur Eskolako idazkaritzan eros daiteke eta txartel bakoitzaren zenbatekoa 5 eurokoa izango da (4€ loteria+ 1€ laguntza)".