Emakumeenganako indarkeriaren aurkako mozio aurkezpena, biharko plenoan

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 25a, 00:00

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, azaroko azken asteartearen bezperan egokitu da aurten. Bihar beraz, osoko ohiko bilkura izango da hilero moduan, 18:00etatik aurrera udalbatza aretoan. Aztergaien artean hain zuzen, azaroaren 25 honetako nazioarteko egun hau hizpide duen testua aurkeztuko dute osoko bilkuran, udal ordezkariek bozka dezaten. 

Ez da izango, biharko saioan aurkeztuko duten testu bakarra. Nazioarteko beste egun baten harira, abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunari lotuta ere, adierazpen bat aurkeztekoa baitira udal ordezkariak, "Arnas guneak hedatuz, etorkizuna landu" izenburupean. Erakunde adierazpena izango da honakoa, udal talde guztien adostasunarekin aurkeztuko baita biharko osoko ohiko bilkuran. Hau da, EH Bildu, PSE-EE, Hamaikabat eta EAJ-PNVren izenean eramango dute testu hau. 

Bada hirugarren mozio bat ere astearte honetako osoko ohiko bilkurako gai zerrendan. Musika eskolen finantziazioaren inguruan aurkezturiko testua hain zuzen. Mozio hauen irakurketa eta bozketa, bihar arratsaldeko 18:00etatik aurrera udalbatza aretoan.