Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, indarkeria sexistaren aurka Usurbilgo Parekidetasun Kontseiluak egunotarako antolatu dituen ekimenak astelehen honetan, azaroaren 25ean amaituko dira. Aipatu nazioarteko egun honekin batera. Indarkeria sexistaren aurkako murala margotzeko hitzordua jarri dute arratsaldeko 17:00etan, frontoi atzean.
Kantua, poesia, musika eta dantza bat eginik, indarkeria sexistaren aurka
Parekidetasun Kontseilutik iragarria zuten; ohiko formatuetatik aldendu eta positibotik ere indarkeria sexistaren aurkako aldarrikapenak bidera zitezkeela. Esan eta izan. Larunbat eguerdian frontoian, zenbait herri eragileetako kideek, elkarlanean burutu duten ekimen artistikoa dugu horren lekuko. Kantu eta Dantza Taldeen saioak, herriko gazteez osaturiko musika taldearen emanaldia edota Ugaitz Agirrek sorturiko poemen irakurketa izan dira. Ekitaldia, gaurko Emakumearenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira burutu zen. Azaroaren 25a, dantzarien arropen kolore morean, edota musika taldearen emanaldiko abestietan islatu zuten baita Agirreren poemetan ere. Eta herri eragile talde batek, Parekidetasun Kontseiluarekin batera antolatu duten eguerdiko ekimen artistikoak, bertaraturikoen txalo beroak jaso zituen.
Aurretik, larunbat goizean Bordatxora mendi martxa burutu zen. Ondoko argazkian dituzue, ekimenean parte hartu zuten herritarrak.
Irudia: Parekidetasun Kontseilua.