Usurbilgo Udalak azarotik martxora antolatu duen euskarazko zine zikloaren baitan, ate joka ditugu, abenduko haur eta helduentzako proiekzioak. Lehena, igande honetarako, abenduaren 1erako programatu dute etxeko txikienentzat. “Blackie & Kanuto” , 17:00etatik aurrera kultur etxeko auditorioan. Francis Nielsen zuzendariak 2011n ekoitzitako lan honetan, Blackie ardi beltzaren istorioa kontatzen da. Ilargira joatearekin tematua dago. Kanuto, ardi beltz honekin itsututa dago. Sarrerak egunean bertan eskuratu ahal izango dira, 3 eurotan.
“Azken bidaia”
Azaroan bezala, abenduaren ere haurren filma proiektatuko da lehen igandean. Eta bigarrenean, hau da hilaren 8an, helduena 18:00etatik aurrera; “Azken bidaia”. Duela 60 urte baino gehiago, gau batez izandako zorigaiztoko gertaera bat azaltzen du filmak. Pirinioetatik gertu kokaturiko baserri batean sei pertsona atxilotu zituztenekoa. Lagun hauen eta II. Mundu Gerran Cometè Ihesbide Sarea osatu zuten ehunka pertsonen historia kontatzen du filmak. Kulturaldian Udalarekin elkarlanean proiektatu genuen Zumetaren sortze lanari buruzko dokumentaleko zuzendarietako bat dugu, film honetan postu berean; Enara Goikoetxeaz ari gara. Iurre Telleriarekin batera gauzatu du proiektu hau. “Azken bidaia” ikusteko sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai, 5 eurotan.