Hasiera batean azaroaren 30era arteko epea jarri zuten, baina azkenean zertxobait atzeratu eta abenduaren 3ra arte luzatu dute, Zuberoako produktuez hornituriko eguberrietako otarrak eskatzeko tartea. Izena emateko, ohi bezala, NOAUA!ko egoitzara deitu dezakezue, 943 360 321 telefono zenbakira. Edo egoitzara etorri. Apuntatzerakoan, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi beharko dira, baita zenbat otar nahi diren ere.
Otarrak abendu hasieran jasoko dira. Kanpaina borobiltzeko, Nafartarrak taldeak kalean ekitaldi bat egin asmo du abenduaren 22an, ekimena baloratu eta otarrak banatzearekin batera. Otar hauekin jasotako laguntza, Zuberoako Eperra ikastola finantzatzera bideratuko da. Aurreko urteen moduan, Nafartarrak taldeak antolaturiko kanpaina honen baitan, bi otar egongo dira aukeran. Honako hauek, prezio eta produktu eta guzti:
AHUSKI OTARREA
Prezioa: 39 euro.
Produktuak: ardi gazta (1kg), ahate gibelarekin eginiko patea (200 gr.), bizkotxo poltsa "artisanala" (200 gr.) eta eztia (500 gr.).
IRATI OTARREA
Prezioa: 51 euro.
Produktuak: ardi gazta (1kg), ahate gibelarekin eginiko patea (200 gr.), bizkotxo poltsa "artisanala" (200 gr.), xahalki xehatua saltsan (750 gr.).
Informazio gehiago: www.xiberokoikastolak.eu