Gabonetako Parkerako langileak behar dituzte

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 27a, 00:00

Usurbilgo Udalak eguberrietan Oiardo Kiroldegian antolatu ohi duen Gabonetako Parkerako begiraleak behar dituzte. Keima Animazioak enpresak kudeatuko du haur eta gaztetxoak hurrengo oporraldian entretenitu eta dibertituko dituen aisialdi gunea. Bertan lan egiteko interesa duenak, kurrikuluma bidali dezake helbide honetara: keima@sartu.org. Lanerako eskatzen duten profila honakoa da: batetik, begirale titulua izatea eta bestalde, EGA edo titulu baliokidea izatea. 

EKINTZAILEENTZAKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA
Lanbidek eta Donostia-Mendebaldea eskualdea osaturiko udalek antolatu dute deialdi bikoitz hau. Ekintzaileen negozio ideiaren azterlana eta enpresa ideia abian jarri edo alta ematera bideratu nahi dituzte laguntzok. 1.500 euro azterlanera, eta beste 1.500 euro ideia martxan jartzeko. Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago jada, abenduaren 5era arte, Andoaingo Udalean. Plaza kopurua mugatua izango da, eta horregatik, “aurkezturiko eskaera guztien artean irizpide hauek jarraituz hautaketa bat egingo da: sustatzailea eta enpresa ideia arteko bateragarritasuna, langabezian egondako denboraldia eta negozio ideia”. Hona hemen, diru-laguntza deialdiaren zehaztasunak:

-Eskaerak: abenduaren 5a baino lehen, Andoaingo Udalean.
-Emango diren laguntzak: 1.500 euro negozio ideiaren azterlanerako eta beste 1.500 euro enpresa ideia abian jarri edo alta emateko.
-Oharra: plaza kopurua mugatua.
-Informazio gehiago: 943 304 221 edo ekinean@andoain.org
-Deitzailea: Lanbide eta Donostia-Mendebaldeko Udalak (Usurbilgoa tartean).