Adi Txikierdira bazoazte, gaurtik Michelin aldera doan errepidean lanean ari dira eta. Arsuagako etxebizitzak inguratzen dituen bide honetan aldaketak egin asmo dituzte, Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez. Aurrerantzean, errail batekoa izango da GI-3831 zenbakidun errepide hau. Aldaketa gehiago; bertan dagoen autobus geltokia lekuz aldatuko dute eta Arsuagara sartzeko oinezkoentzako bi pasabide berri jarriko dituzte.
Lanokin Arsuagako auzunetik eginiko eskaerei erantzun nahi zaie. Batetik, duela hilabete batzuetatik bus geltokia irisgarria izatea eskatua baitzioten Usurbilgo Udalari, baita errepide honetan ibiltzen diren autoen abidura moteltzea ere. Eskaerok Gipuzkoako Foru Aldundira bideratu zituen Usurbilgo Udalak. Eta Aldundia bera da orain, asteazken honetatik lanok gauzatzen ari den erakundea.