Jolasak, bertso saioa edota antzerkia ikastolan, Euskararen Egunean

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 27a, 00:00

Datorren asteartean, abenduaren 3an, goitik behera aldatu duteko dute klaseen antolaketa Udarregi Ikastolan. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH, Euskararen Eguneko ekimenetan murgilduko dira. Ikastola barruan lanean dabilen HIZPRO taldeak egun osoko hitzordu bereziak antolatu ditu. Egitaraua luzea eta zabala da. Nabarmentzekoen artean, horma irudien lanketa, euskararen inguruko jolasak, antzerkia, eta baita, bertso saioa ere. Abenduaren 3an, 14:30-16:30 artean, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin Udarregiko erdiko aretoan saioa eskainiko dute DBHkoentzat.

Euskararen Egunerako egitarau osoa, hemen:

HH:
9:00-10:00 Horma irudiak egin eta frontoian jartzea.
10:00-11:00 Txokoak geletan.
11:00-11:30 Hamaiketakoa pasiloan.
11:30-12:10 Jolas garaia patioan.
14:30-15:30 LHkoen ikasleen hizkuntz jolas, antzerki... geletan.
15:30-16:00 Jolas garaia patioan.
16:15-16:30 Familiei abestea frontoi txikian.

LH
1. zikloa:
9:00-12:15 Banderinekin pasilloak apaintzea Agerialden, idatzizko hizkuntza jolasak gelan. Jolas garaian, gune ezberdinetan, soka saltoa, txingak eta esku jolasak.
14:30-15:30 Hirugarren zikloko ikasleekin hizkuntz jolasak, antzerkia... gelan.
15:30-16:15 HHko ikasleekin batera, frontoi txikian.

2. zikloa:
9:00-10:00 Entseguak: antzerkia, hizkuntz-jolasak... Apainketa lanak. Agerialden.
10:00-10:30 Prestakuntza: Mihiluze/Hitza-pasa, Karaokea... Agerialdetik Ikastola Berrira.
10:30-12:30 Mihiluze/Hitza-pasa eta karaokea Ikastola Berrian.
14:30-16:30 HHko ikasleekin hizkuntz jolasak, antzerkia... Agerialden.

3. zikloa:
9:00-10:00 Entseguak: antzerkia, hizkuntz-jolasak... Apainketa lanak. Agerialden.
10:00-10:30 Prestakuntza: Mihiluze/Hitza-pasa, Karaokea... Ikastola Berrian.
10:30-12:30 Mihiluze eta karaokea Ikastola Berrian.
14:30-16:30 HHko eta LH 1.zikloko ikasleekin hizkuntz jolasak, antzerkia... Agerialden.

DBH:
8:30-10:15 Ikastola barrurako apainketa lanak. Sutegin filma ikustea.
10:15-10:40 Filma ikustea Sutegin.
14:30-16:30 Bertso-saioa Udarregi Ikastolako erdiko aretoan, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin bertsolariekin.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola, HIZPRO TALDEA.