Hilabete honetan goizez ireki dute KZgunea. Bihar arte, 9:00etatik 13:00etara egongo da zabalik. Datorren astelehenetik, abenduaren 2tik aurrera ordea, arratsaldez; 16:00etatik 20:00etara. Astelehenetik ostiralera ireki ohi dute KZgunea. Baina hurbiltzen ari diren eguberriak direla eta, datorren hilean, ohiko larunbat eta igandeez gain, abenduaren 6, 23,24,25,30 eta 31n itxita egongo da.
Urtea amaitzeko, hainbat ikastaro programatu dituzte:
-KZgunea Internet: abenduak 3-17, 16:00-18:00.
-Gmail: abenduak 18, 16:00-18:00.
-Maps eta Earth: abenduak 19, 16:00-18:00.
-KZgunea Internet: urtarrilak 8-21, 9:00-11:00.
-Sare Sozialak: urtarrilak 23-31, 9:00-11:00.
-Irudia eta Soinua: urtarrilak 23-31, 11:00-13:00.
Informazio gehiago:
Tlf: 943 023 684.
@: tutor.usurbil@kzgunea.net
Web orria: www.kzgunea.net